Basque Know How Fundazioak eta NEIKER-Tecnaliak lankidetza-hitzarmena sinatu dute I+G+bako proiektuen garapenerako
Basque Know How Fundazioak eta NEIKER-Tecnaliak gaur sinatu dute zenbait ekimen garatzeko lankidetza-hitzarmena. NEIKER Tecnaliak ezagutza, baliabideak eta langile espezializatuak jarriko ditu egun Basque Know How Fundazioa (BKHF) lantzen ari den giza garapen jasangarriaren euskal ereduaren analisi-lanetarako eta berau martxan jartzeko.