Eneko Atxa ere, chefa eta Basque Know How Fundazioko patronoa, ekitaldian izan zen, eta Gernikako arbolak euskaldun guztientzako duen esanahia gogoratu nahi izan zuen. Arbolak berak irudikatzen dituen balioak planetako puntu desberdinetatik iritsitako pertsonek osatzen duten bere lantaldeari transmititzeak sentiarazten dion emozioa ere aipatu zuen.
Gero, Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkateak hartu zuen hitza, eta Azurmendi Jatetxeak eta Udaletxeak konpostajearen inguruan daukaten kolaborazio-markoaren berri eman zuen. Ez zuen aipatu gabe utzi nola, sukaldaritzaren eremutik, udalerriko birziklatzea sustatzen parte hartzen den.
Horren ondoren, José María Iparragirreren Gernikako Arbola kantuaren notak entzuten zirela, ekintza sinbolikoa gauzatu zuten bertaratuek, enborraren oinarrian lurra botata. Ohorezko aurreskuarekin eta landaturiko kimua Gernikako arbolaren kimu dela ziurtatzen duen agiriaren ematearekin bukatu zen ekitaldi xume eta zintzoa.