Basque Know How Fundazioaren eskutik antolatuko da “Gastronomia eta Garapen Jasangarria” sinposioaren lehen edizioa aurtengo ekainaren 15ean, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Gastronomiaren sektoreak landu beharreko arazo eta erronkak jorratuko dira eta negozioetan balioa sortuko duten ikuskera eta ideia berrien inguruan eztabaidatuko da. Tokiko, nazio mailako eta nazioarteko erakundeak, ikerketa-institutuak, unibertsitate desberdinetako adituak, sektoreko elkarteak, jarduera gastronomikoaren ordezkariak (hornitzaileak, operadore logistiko handiak, catering-enpresak, negozio txikiak, banatzaileak, etab.) eta mundu osoko sukaldariburuak, Eneko Atxa taldeburu, izango dira bertan, esperientziak eta aukera berriak partekatzeko.

Sinposio honetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Online izena emateko epea apirilaren 5ean bukatuko da.

Informazio gehiago www.sostenibilidadygastronomia.com helbidean.

Jardunaldian parte hartzeko bete ondorengo dokumentua

Compra aquí tus entradas