- Garapen jasangarriarekin konprometitua dagoen lan-eredu bat zabaltzea.
- Fundazioaren balioak sustatuko dituzten proiektuak eta etorkizuneko gizartearentzat onuragarriak suerta daitezkeen gaiak bultzatzea. Gure ikuspuntutik, “ez dugu lurra gure arbasoengandik jaso, gure seme-alabak dira lurra utzi digutenak ”.
- Jarduera gastronomikoaren jasangarritasuna bermatzeko prestakuntza eta hezkuntza.
- Garapen jasangarria, gastronomia, elikadura, osasuna eta sormenari lotutako gaien inguruko ikerketa sustatzea.
- Erakunde publiko eta pribatuen arteko koordinazioa suspertzea.
- Berrikuntza eta hari lotutako dibulgazioa modu aktiboan lagundu eta sustatzea.
- Elkarlana eta kontzientziazioa bultzatzea gizartearentzako garrantzitsuak diren aspektuetan.
- Arte ederrak, kultura eta sortze-jarduerak eremu guztietan txertatzea.
- Kooperazio-sareak sortu eta praktika egokiak sustatzea.
- Garapen jasangarria, hezkuntza eta prestakuntza eta kultura-ondareari lotutako balioen hedapenean erreferentzia izatea, euskal sukaldaritza nabarmenduz, administrazioetako erakundeek, sektore pribatuak, unibertsitateek, think tank erakundeek eta abarrekoek gauzatzen dituzten hausnarketa-prozesuen parte gisa.
- Gazte eta profesionalen prestakuntza babestea.
- Garapen jasangarriaren sustapenerako bilaketa eta jarrera proaktiboa, lurraldearen eta bere baliabideen erabilera arduratsuarekin batera.
- Konpromisoa eta kooperazioa gizartearekin eta gizartearekiko, arduraz jokatuz.
- Ikerketa enpirikoa eta berrikuntza.
Privacidad y política de cookies